• slidebg1

HISTORIA



Urien Gaztandegia Abadiñon kokatuta dago, Sagasta auzoko Anbe baserrian.

Gure etxaldea beti mantendu dugu bizirik eta loturak ez du etenik izan artzaintzarekiko, izan ere, laugarren belaunaldia da gaur egungoa.

Dibertsifikazioa izan dugu beti ardatz, ; 300 ardiko artaldea, 15 haragitarako behi,oilo eta txerriz osatua.

2012.urtean zabaldu genituen Urien Gaztandegiko ateak eta Idiazabalgo Gazta Jatorri Deitura Babestuaren eta Artzai-Gazta elkartearen arauei jarraituz hasi giñen gaztagintzan gaur egun arte.

GAZTA



Urien Gazta,ehuneko ehunean gure artaldeak ekoiztutako esne naturalarekin eta Idiazabal Jatorri Izendapenaren arauak beteaz egiña da. Gazta ekoizpena otsail erditik uztail erdirartekoa da.Azken hilabete honetan mendian jezten ditugu ardiak eta gazta etxean egiten dugu. Esne gordiñarekin egiten dugu gazta eta gutxienez bi hilabetez ontzen dira. Kalitate goreneko esnea jeitzi eta ekoizpen garbi eta egokia da gure gaztaren sekretu nagusia..

KONTAKTUA